Eten digitala

Eten digitala pertsonen arteko desberdintasuna da teknologiak erabiltzeko eta haietatik ezaugutza garatzeko. Gaur egun, desberdintasunak handiago egiten daude eta faktore desberdinengatik gerta daitezke hala nola teknologiak lortzeko baliabideak, norberaren motibazioa, zonaldeko konektibitatea. Teknologiak erlazio estua du gizartearen garapenarekin eta gure bizitzetan izugarrizko eragina dute medikuntzan, hezkuntzan, aisialdian, etxean… Esteka honetan datu batzuk usten ditut:  http://www.eldiario.es/turing/Ciberutopicos-pesimistas-digitales_0_236226464.html

Beraz, etenaren bi alde daude non alde batean teknologiak eskuratzea erraza den eta beste aldetik, oso zaila da, garestia eta batzuetan ezinezkoa. Hau ez da bakarrik herrialdeen artean gertatzen, herrialde barruan ere eta eskolen artean baita. Hemen usten dizuet pelikula bat non AEB barruan eten digitalaren islatzen den.

Hasieratik bi eskola alderatzen dira. Lehenengoan ikasleetako bat esaten du frustrantea dela teknologiak ezin erabiltzea eta beste eskolen mailetara heltzea horregatik. Bestean aldiz, teknologiak erabat txertatuta dituzte eta robotika eta ingenieritza lantzen dute ordenagailuetaz baliatuz eta tabletak erabiltzen dituzte. Deigarria dela esaten dutela ezin dutela imaginatu eskola bat teknologiarik gabekoa eta honen menpe daudela.

Sarrera egin ostean, esaten den lehenengo esaldia oso garrantzitsua da: “Amerikan saiatzen gara guztiei aukera berdinak ematen, horretarako ezinbestekoa da hezkuntza on bat jasotzea”. Baita ere esaten da teknologia erakutsi behar dela etorkizuna delako. Lehen aipatutako esandiari erreferentzia eginez, ideia oso polita da, baina ez da posible aukera berdinak ematea eskoletan ere desberdintasunak badaude. Emakume batek esaten du eskola publikoan izugarrizko desberdintasunak daudela, ikastetxe batzuetan ikasle guztiek ordenagailu bat duten bitartean, beste batzutan banatu behar dute ikasleen artean, ez dituzte ordenagailurik etxean… Hezkuntzak desberdintasun auekin amaitu beharko luke ikasle pobreenak atzean ez geratzeko. Ematen diren datu batzuen arabera, 2020rako, AEBko %77 lanbideek konpetentzia digitala eskatuko dute. Teknogiak klaseetan sartzearen abantailetako bat da ikasleentzat oso deigarriak eta interesgarriak direla eta ondorioz, konprometituak daude ikastearekin.

Bideoaren arabera, lehenengo pausua Hardwarea izatea da. Behin gailuak izanda (bat ikasle bakoitzarentzat ahal izatekotan hobeto), hurrengoa izango zen internetera konektatzeko gaitasuna izatea. Baina eskola askotan konektatzea zaila da edo oso motel doa. Konektibitatea ona izateko, hiru gauza egin behar dira: 14:41 minutuan azaltzen da  eta hau guztia oso garestia da. Eskola bat agertzen da non Chromebooks asko dituzten baina ezin dituzte erabili wi-fia ez dutelako eraikinean. Beraz, ez da nahikoa gailuak izatearekin. Azkenik, Hardwarea eta konektibitatea behin izanda, oso garrantzitsua da irakasleen formakuntza. Askok ez dakite nola erabili edo jakitekotan, ez dute berez metodologia aldatzen.

Zer egin dezakete irakasleek egoera honen aurrean? nire ustez, hasteko esan beharra dago ikasle askok teknologia zerbait aspergarri bezala ikusten dutela eskola barruan eta nahiago dutela denbora pasatzeko erabiltzea. Horregatik eskolaten teknologiari ematen zaion erabilpena berriztu behar da (jolas interaktiboak, drive erabili taldeko lanak egiteko, ikasleek beraiek blogak, bideoak…sortzea). Honekin lotuta, irakasleek utzi behar dute teknologia informazioa transmititzeko eta aurkitzeko herraminta bakarrik dela. Alfabetazio digitala sustatu behar da, ikasleak kritikoak izateko. Proposaen hauek erabileraren eten digitala urriztu dezakete, ikasleentzako deigarriagoak bihurtuz.

Symbalooa: https://www.symbaloo.com/mix/etendigitala