MOOC

MOOC Massiva Online Open Courses-en sigla da.  Hots, urrutitik interneten bidez egin daitekeen kurtsoa. Edozein pertsona apuntatu daiteke eta ez ditu ikasle kopuru mugatua. MOOC guztiek ezaugarri hauek dituzte:

Kurtsoak dira, hau da, ikasteko bideratuta dauden edukiak eta ariketak egitean datza ikuspuntu praktiko, transformatzaileak eta soziala. Diseinatuta daude ikasleen ikasketa autonomoa sustatzeko, bideo, dokumentu, eztabaida eta komunikazio foroetaz etab.rren bitartez.

Masiboa: Plaza mugagabeak daude, globala da eta interes eta desira desberdinak dituzten ikasle guztiei bideratuta dago. Lanbide jakin bat duten pertsonei bideratuta badago, ez da MOOC bat, diseinatuta dagoelako hartzaile espezifiko baten behar konkretuak asetzeko, beraz, “Online Course” bat izango zen.

Online: urrutitik egin daiteke, bakarrik interneta eduki behar da mugikor, ordenagailu edo tablet batean. Aldi berean, gainerak irakasle eta ikasleekin konektatzeko aukera dago,konektatuta dagoen ikasketa masibo bat sortuz.

Zabala eta doakoa da: Kurtso asko ez bezala, MOOCen materialan Interneten daude eta erabat doaoak dira. Ez daude baldintzarik informazioa ikusteko eta erabiltzeko.

Desabantailak ere ditu:

-Batzuetan nahiz eta MOOCa egin, ez dira agiri ofizialik ematen edo adminiztraritza publikoak ez du onartzen.

-MOOCean eguneratuta egoteko,  disziplina eta denbora asko behar da, hots, antolatua izan behar zara eta berrietara adi egon.

-Eztabaida lekuak nahiko kaotikoak izan daitezke eta bere helburutik desbideratu daitezke.

Alde txarrak komentatu ostean, nire ustez, MOOCek abantaila gehiago dituzte desabantailak baino. Hitzaldi honetan hainbat onura aipatzen dira eta hausnarketa bat egiten du haiei buruz:

Anant Agarwalek dio klaseak birsortu behar direla dena garatu delako: medikuntza, garraioa… baina hezkuntza ez da aldatu. Ideia oso interesgarri bat esaten du, distantziara egiten den hezkuntza ez dela MOOCen bidez egiten dena, baizik eta unibertsitateetan bertan, non ehun ikasle baino gehaigo dauden eta atzekaldean esertzen direnak oso hurrun dauden irakasle eta arbeletik.

Arbelean egiten den irakaskuntza atzean utzi behar dugu eta bideoak erabili behar ditugu, foroak, on linen gauzak egin, laborategi birtual interaktiboetaz baliatu… Bere ustez, teknologia hezkuntzara aplikatu behar da hezkuntza pertsona guztietara heltzeko.

Gaur egungo milenial belaunaldia, oso eroso sentitzen da online teknologiekin eta haien lehentasun naturalei erantzun on bat ematen badiegu, emaitza hobeak lortuko ditugu. Bere ustez MOOCak hain ondo funtzionatzeko arrazoiak hauek dira:

-Ikaste aktiboa da, bideoak eta ariketa interaktiboak nahasten ditu.

-Norberaren erritmora moldatzen da eta bideoak erabiltzen direnez, ikasleak bideoa atzerantz bota dezake, berriz ikusi…

-Momentuko feedbacka lortzen da, momentuan bertan zuzentzen da eta beraz, irakasle momentuak benetako ikaskuntzan bihurtzen ditu

-Ikasleak foroetan haien galderak jar ditzakete edo besteenak erantzun, haien artean lagunduz asko ikasten dute irakastsiz edo azalduz ere ikasten delako.

 

Hemen uzten dut MOOC-en Symbalooa:

https://www.symbaloo.com/shared/AAAABW9j1EwAA41_0ENYaA==